Portukirolak-ek bizikletaren aldeko apustua egin du

Portukirolak-ek herritarren bizi-kalitatea hobetzearen alde egiten du lan eta, horregatik, mugikortasun osasungarriago baten aldeko apustua egiten du. Mugikortasun horretan pisu handia dute desplazamendu-baliabide iraunkorrenek, hala nola oinez, garraio publikoan edo bizikletaz joateak.

Bizikleta da garraiobiderik eraginkorrena (energiari dagokionez), osasungarriena, merkeena eta jasangarriena: ez du kerik sortzen, ez du zaratarik egiten, ez ditu petroliotik eratorritakoak kontsumitzen eta kaleak hobetzen laguntzen du, espazio lasaiago eta seguruagoak bilakatuz.

Bizikletaren aldeko apustu hori udalak Portukirolaken eskaintzen dituen hainbat ekarpenekin gauzatzen da: kanpoko aparkalekuak, bizikleta garbigailua, gurpil-puzgailua eta orain BiziPark barruko aparkalekua.

Intermodalitatea Bizikleta - garraio publikoa

Bizikleta - garraio publikoa intermodalitatea hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko edozein politikaren funtsezko alderdia da, bai ingurumen mailan, bai finantza mailan edo beste batzuetan.

Politika horiek behar bezala garatzeko, beharrezkoa da garraiobide horien ohiko erabilera errazteko beharrezko azpiegitura eskaintzea.

Portukirolak-ek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, garraio publikoaren intermodalitatea hobetzeko esperientzia jarri du abian. Portukirolak da bizikletak aparkatzeko zerbitzuaren kudeatzailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako kudeaketa-plataformaren bidez kudeatuko da.

Bizipark zerbitzuak

Biziparkek honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • VelowUp modeloko 24 bizikleta aparkaleku.
  • 24 orduko zerbitzua, urteko 365 egunetan.
  • Zaintza-segurtasun kanalak 24 orduz.
  • Sarrerako atea automatikoki ireki eta ixtea.
  • Aparkalekura sartzeko zenbakizko kodearen sistema edo QR kodea.
  • Altxairu herdolgaitzezko 6 segurtasun kutxa. Barnealdeanbizikleta-baterietarako edo elementu elektronikoetarako betería karga dute. 12 orduz itxita egon ondoren automatikoki irekitzeko sistema du.
  • Elementuaren funtzionamenduari buruzko informazio panelak.